Afganistango emakumeak babesteko premia azaldu dute Irungo eta Hondarribiko elkarteek
Talibanen erregimena Afganistanen giza eskubideak eta batez ere emakumeenak urratzen ari da. Irungo eta Hondarribiko hainbat elkartek manifestua sinatu dute babesa emateko
Talibanen erregimena Afganistan menderatzen ari diren honetan giza eskubideak eta bereziki emakumeenak urratzen ari direla azpimarratu dute Irun zein Hondarribiko hainbat elkartek. Nazioarteko komunitateari “arrisku larrian” dauden errefuxiatuei harrera egiteko eskatu diote, eta egoera honen aurrean beharko lukeen konpromisoa azpimarratu.
Emakumeen eskubideak defendatzen ari diren ekintzaile afganiarrak dira, manifestuaren lerroetan, talibanen jomuga. Beraz, haiek eta haren familiaren babesa lehenesteko deia luzatu dute baita ere.
Hauexek dira manifestua sinatu duten elkarteak: Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea, Parean elkartea, Txingudiko elkarte feminista, Asociación Aukera-Arrats, Emeki emakume elkartea, Uxoa, Bidasoaldeako Elkarte Feminista eta Emakumea eta Zinea K.E.