1936ko gerraren biktimak gogoratzeko adierazpena argitaratu du Udalak
Irun izan zen 1936an kolpistei aurre egin zien Gipuzkoako lehen erresistentzia gunea. Bigarren Errepublika defendatu zutenak omentzeko adierazpena egin dute.
Duela 85 urte amaitu zen Irunen tropa kolpistek Francoren gidaritzapean abiatu zuten gudua. Gertakaria kontatzeko eta Bigarren Errepublika defendatu zutenak omentzeko adierazpena argitaratu du Irungo Udalak, udal talde guztiek sinatuta: “Kolpistei aurre egin zien Gipuzkoako lehen erresistentzia gunea izan zen Irun 1936an. Endarlatsan, Pagogañan eta Erlaitzen borrokatu zen herria, eta, gero, barrikadak jarri zituen Behobian, Azken Portun eta hiriaren erdialdean bertan. Bada, gaur, 85 urte geroago, armak eskuan hartuta kolpistei aurre egin eta demokrazia eta Bigarren Errepublikaren legezkotasuna defendatu zituzten guztiak omentzen ditugu, mendian zein hirian borroka egin eta inoiz ez baitzuten amore eman”.
Adierazpena osorik dago irakurgai hemen.