Hondarribia, Kontxako bandera jokatzera
Kontxako sailkapen estropadetan 11:08,62 denbora egin du Hondarribiak, hirugarren denbora hoberena, beraz, arraunean ariko dira datorren bi igandeetan.
Donostiako Kontxarako emakumezkoen sailkapen estropada jokatu da gaur, zortzi plaza egongo dira baina zazpigatik borrokatu dute, horietako bat Donostiarrak esleituta baitauka automatikoki. Horietako bat Hondarribiak eskuratu du, hirugarren izan delako sailkapen estropada horretan.
Pronostikoek barruan ikusten zuten Ama Guadalupekoa ontzia, eta hala izan da. 5:34 denboran egin du ziaboga eta sailkapen proba 11:08,62 denbora eginez amaitu dute berdeek. Uztaileko sentsazioak berreskuratu dituztela esan du Ane Marcos taldeko arraunlariak.
Beraz, Kontxako Bandera eskuratzeko arraunean ariko dira hondarribiarrak datorren bi igandeetan, hilaren 5an eta 12an.
Lehen hamar taldeen denborak sailkapenean:
- Donostia Arraun Lagunak. 10:54,00
- Orio. 11:02,46
- Hondarribia 11:08,62
- Tolosaldea. 11:10,42
- Deustu. 11:13,68
- Hibaika 11:13,74
- Chapela. 11:16,02
- San Juan 11:17,58
- Ondarroa. 11:18,88
- Cabo. 11:19,84