'Tutto presto' haurrentzako musika lantegia, ostegunean
Lau jardueraz osatutako 'Tutto presto' musika lantegia egingo dute ostegunean Kultur Etxean. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra da.
Ostegun honetan musikarekin lotutako ‘Tutto presto’ haurrentzako tailerra egingo dute Kultur Etxean. Zazpi pertsonako taldeetan elkartuko dira 4 eta 8 urte bitarteko haurrak eta parte hartzeko izena eman behar da helbide elektroniko honetara idatzita.
Lau jardueraz osatu dute lantegia; sarreran, zuzendariaren gidaritzapean, melodia bat jo beharko dute goitik behera jarrita egongo diren botila batzuekin. Harreratik, lehenengo solairura igoko dira eta instrumentu ezberdinen irudien puzzleak osatuko dituzte. Ondoren, sortutako instrumentu horrekin melodia bat joko dute.
Bigarren solairura iristean kartoi mehe zatiekin eta egunkari orriekin collage bat egiteko aukera egongo da. Txantiloi bat izango dute jarraitu ahal izateko, adibidez, sol klabearena. Amaiera dantza gelan izango da.
Segurtasuna bermatzeko uneoro leihoak irekita egongo direla jakinarazi du udalak. Gainera, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da, baita eskuak garbitzea ere.