Ordutegi berria du tren berdeak irailerako
Irailean, asteburuetan bakarrik egingo ditu irteerak tren berdeak Jabier Ugarte karrikatik. Sarrerak, ohiko moduan, trenean bertan erosi behar dira ibilbidea hasi baino 5 minutu lehenago.
Irailean tren berdeak ibilbideak egiten jarraituko duela eman du jakitera udalak. Harresia, Portuko kaleak, Ramon Iribarren pasealekua, Kai Berria eta Higer bidea ikusteko aukera eskaintzen du trenak.
Ordutegiak aldatu dituztela jakinarazi dute eta orain, iraileko azken asteburuan izan ezik, larunbatetan eta igandeetan bakarrik ahalko da egin ibilbidea (Hilaren 4-5,11-12,18-19).
Egunean bost aldiz izango dira irteerak Jabier Ugarte kaletik: 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan eta 18:00etan. Ibilbidea hasi baino 5 minutu lehenago erosi beharko dira tiketak trenean bertan.
Segurtasun neurriak bete beharko dira COVID-19a prebenitzeko, hala nola, musukoa jantzita izatea eta esku garbitzea gel hidroalkoholikoz. Udalak oroitarazi du, bidaiarien arteko distantzia mantentze aldera, tren gidariak jarraibideak eman ditzakeela.