Plentziako adingabearen bortxaketa gaitzetsi du Bidasoaldeko Asanblada Feministak
Elkarte feministaren arabera, "berriz ere" indarkeria matxista jasaten jarraitzen dute emakumeek, eta elkartasuna adierazi diote biktimari.
Bidasoaldeko Asanblada Feministak joan den larunbatean Plentzian izandako bortxaketa gaitzetsi du: “Berriz ere indarkeria matxista jasaten jarraitzen dugu emakumeok”. Horrez gain, elkartasuna helarazi dio biktimari eta haren familiari, eta erasotzaileari “kondena eredugarria ezartzea” espero duela gaineratu du.
17 urteko emakume bat bortxatu egin zutela salatu du Plentzian (Bizkaia). Erasoa larunbatean izan zen, 02:30 aldera, hondartzan. Ertzaintza taldeko bortxaketa izan zen ikertzen ari da, baina oraindik ez du inor atxilotu.