Jolas parkea lekuz aldatu dute eguraldi txarragatik
Bi egunez izango den jolas parkea Zezen plazatik Jostaldi pilotalekura lekuz aldatu dute.
Bihar eta osteguneko jolas parkeak lekuz aldatu dituztela ohartarazi du Kultura departamentuak, eguraldi txarra aurreikusten delako. Horregatik, Jostaldi pilotalekuan jarriko dute jolastokia.
Edukiera mugatua izango da, bihar 73 haurrei utziko zaie sartzen eta ostegunean 174ri. Sarrera doakoa da eta goizez zein arratsaldez gerturatu daiteke bertara: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.