Etorbidearen zubiak toki bat du Tarrosen, Lluis Companys oroitzeko
Barandaren zatiaren aurkezpen ofiziala egin dute Kataluniako gobernuko, Irungo Udaleko eta Espai Lluis Companys nahiz Kepa Ordoki memoria historikoko elkarteetako ordezkariek.
Irungo Etorbidearen zubiko baranda zati bat Tarrosen (Katalunia) geratuko da, Lluis Companys Kataluniako presidente izandakoaren oroitzeko. Izan ere, duela 81 urte, Etorbidearen zubian entregatu zien Gestapok frankistei. Horren ondotik fusilatu zuten.
Hain zuzen, atzo, ekitaldia egin zuten Espai Lluis Companys elkartean, hemendik aurrera, barandaren zatia geratuko den espazioan. Bertan parte hartu zuten Lordes Ciuro Justizia kontseilariak, Jordi Fonto Kataluniako Oroimen zuzendariak, Santi Jimenez Irungo Udaleko ordezkariak eta Espai Lluis Companys eta Kepa Ordoki memoria historikoko elkarteetako ordezkariak.
Kepa Ordoki memoria historikoaren iniziatibaren azken urratsa gauzatu zuten atzo. Irungo Udalari proposamena egin zion Etorbidearen Zubiaren barandaren zati bat Kataluniara bidaltzeko, eta udalbatzak urtarrilean onartu zuen mozioa.
https://twitter.com/justiciacat/status/1432030118868930563