Irunen eta Hondarribian intzidentzia tasak beheraka, baina poliki
Asteburuan izan zen gorako joera gelditu egin da Irunen eta aurreko astetik hona intzidentzia tasa jaitsi egin da. Hondarribiak eremu laranjan jarraitzen du.
Azken lau egunetan, hilaren 23tik 26ra, 89 kasu positibo berri antzeman dituzte. Asteburuan hartu zuen gorako joera gelditu egin da Irunen eta beheraka joaten hasi da berriz ere.
Oso motel ari da intzidentzia tasa jaisten eta, beraz, beste aste betez eremu laranjan dago Hondarribia eta gorrian Irun.
Egoera epidemiologikoa zenbakietan:
Irun. Tasa: 431 (joan den astean 463) Kutsatuak: 71 (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna) 18-18-13-22
Hondarribia. Tasa: 359 (joan den astean 388) Kutsatuak: 18 (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna) 3-4-5-6