Publikoki aurkeztuko dute igandean Etorbidearen zubiko baranda Espai Lluis Companysen
Igandean, Companys presidentea entregatu zutenaren 81. urteurrenean, Irungo herriak emandako Etorbidearen zubiko barandaren aurkezpena egingo da Tarrosen (Katalunia).
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak aurkeztutako Lluis Companys y Jover president katalanari aitorpena izeneko mozioa babestu egin zuen Irungo Osoko Bilkurak apirilaren 1ean.
Horrela, Etorbidearen zubiko baranda bat egokitzea eta Kataluniako herriari ematea erabaki zen “aitorpen eta erreparazio keinu gisa”. Gaur elkarteak jakinarazi du baranda jada Kataluniako Tarros herrian (Lleida) dagoela, zehazki, Espai Lluís Companysen.
Igande honetan aurkezpen ekitaldia egingo dute bertan, abuztuaren 29ean duela 81 urte, Companys presidentea Etorbidearen zubian entregatu zuelako Gestapok frankistei. Jordi Font, Kataluniako Oroimen zuzendariak eta Lourdes Ciuró justizia kontseilariak egingo die ongi etorria elkarteko kideei eta Irungo Udaleko ordezkariei.