'Memoria lekuak' bisita gidatuak asteburuan Alde Zaharrean
'Memoriaren astea' egiten ari dira herrian eta asteburuan, bi bisita gidatuko dituzte Alde Zaharra ikertu duten historialariek.
Atzo ‘Memoriaren astea’ hasi zen Hondarribian eta asteburu honetan izango du jarraipena udalak antolatu dituen bi bisita gidatuekin.
Larunbatean eta igandean ‘Memoria lekuak’ izenpean Alde Zaharretik ibilbideak egingo dira ingurua ikertu duten historialariei entzuteko aukerarekin. Goizeko 11etan abiatuko dira Biteri ikastetxetik eta hizkuntzari dagokionez, 28an gazteleraz egingo dute eta 29an euskaraz.
Joan ahal izateko izena eman behar da Arma Plazan edo 943 64 46 23 telefonora deituta.