Chema Nuñez erdilaria fitxatu du Real Unionek
Bi denboraldietarako sinatu du kontratua andaluziarrak eta jokatzen hasteko "oso gogotsu" dagoela adierazi du Real Unionen sare sozialetan.
Hurrengo bi denboraldietan jokatzen aritzeko kontratua sinatu du Chema Nuñez futbolari almeriarrak. Erdilaria da eta bi hegaletan aritzeaz gain, erasoko erdilari gisa jardun dezake.
UD Almerian hasi zuen bere ibilbidea Nuñezek eta hortik aurrera Albaceten eta Betisen ere jokatu izan du. Jokalari berriaren lehen hitzak zabaldu ditu klubak: “Hasteko eta (afizioa) Galetik ikusteko gogotsu nago”.