Tren berdearen denboraldia amaitzear
Igandetan, astelehenetan eta asteartetan egiten dira ibilbideak Jabier Ugarte karrikatik abiatuta eta sarrerak bertan erosi daitezke.
Tren berdeak laster amaituko du udako denboraldia eta udalak azken egunak aprobetxatzera deitu du. Harresia, Portuko kaleak, Ramon Iribarren pasealekua, Kai Berria eta Higer bidea ikusteko aukera eskaintzen du trenak.
Ibilbidearen iraupena 45 minutukoa da eta adin guztietako pertsonak igo daitezke. Ordutegiari buruz, ez da egunero martxan egoten, baizik eta igandetan, astelehenetan eta asteartetan. Bost bidai egiten dira egunean, 11:00tan, 12:00tan, 13:00tan, 18:00tan eta 19:00, Jabier Ugarte karrikatik abiatuta.
Sarrerak trenean bertan erosi behar dira eta prezio desberdinak daude: 13 urtetik gorakoek 4 euro ordaindu beharko dute, 5 eta 12 bitartekoek 2 euro eta 4 urtetik beherakoak doan igo daitezke.
Udalak oroitarazi du, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa dela bidai osoan zehar.