'1936an erbesteratuak' mahai ingurua asteazkenean
Memoriaren astea hasiko da etzi eta mahai ingurua egingo dute Gerra Zibilak Hondarribian izandako eraginaz hitz egiteko.
‘Memoriaren astea’ aurkeztu zuen joan den astean Hondarribiko Udalak eta honekin batera, hainbat ekitaldi aurkeztu zituzten, duela 85 urte gertatutako estatu kolpe eta ondoren Giza Eskubideen urraketak ezagutaraztera emateko.
Lehen jarduera asteazken honetan izango da arratsaldeko 19:00tan Itsas Etxea Auditoriumean. ‘1936an erbesteratuak’ izenpean mahai ingurua egingo dute guda zibilean Hondarribian gertatu zena ezagutzeko asmoz.
Aitzol Arroyo, Mertxe Tranche eta Pedro Barruso historialariek hartuko dute parte eta Koldo Ortega izango da aurkezlea. Bi hizkuntzatan egingo dute hizketaldia.
Aurretik Arma Plazan edo esteka honetan sarrerak eskuratu behar dira bertan parte hartu ahal izateko.