COVID-19: Hondarribia eremu laranjara pasa da, Irunek gorrian jarraitzen du
Nabarmen jaitsi da Irun eta Hondarribian kutsatze kopurua eta intzidentzia tasek beheraka jarraitu dute aste honetan ere.
Astelehenetik ostegunera (abuztuaren 16tik 19ra) intzidentzia tasek beheraka jarraitu dute Irunen eta Hondarribian. Ondorioz, Hondarribia eremu laranjan sartu da baina Irunek eremu gorrian jarraitzen du.
Bi herrietan 86 kutsatu egon dira guztira, 67 Irunen eta 19 Hondarribian. Nabarmen jaitsi da kutsatze kopurua, zehazki, aurreko astean (abuztuaren 9tik 13ra) baino 36 gutxiago zenbatu dira.
Birusaren birsortzeak, aldiz, hazten jarraitu du Irunen, 0,91koa da gaur eta asteburuan 0,82koa zen. Hondarribian birsortzeak behera egin du eta 0,47koa da, asteburuan 0,83koa izan zen.
Egoera epidemiologikoa zifretan:
Irun. Tasa: 463 (Aurreko ostegunean, 480koa zen) Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 21-23-11-12
Hondarribia. Tasa: 388 (Aurreko ostegunean, 453koa zen) Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 5-6-6-2