'Jokoz kanpo' antzezlana igande arratsaldean Kasino Zaharrean
Futbolaren bitartez, pertsonen jokabideei buruz ariko dira hizketan igande arratsaldean Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota 'Jokoz kanpo' antzezlanean.
Futbolak pertsonengan eragiten duen orekaz eta desorekaz ariko dira hitz egiten, besteak beste, ‘Jokoz kanpo’ antzezlanean Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreak.
Borobil teatroaren parte da emanaldia eta lanaren egileak Mikel Pagadizabal, Nagore Aranburu eta Anartz Zuazua izan dira.
Kasino Zaharreko lorategietan da hitzordua igandean 19:00etan. Sarrerak ohiko bideetan eskuratu daitezke eta 3 euro balio dute.