ESI Bidasoa: "Ez dago bizilagunen aitorpena baino deus hoberik"
VIII. Txapelaundi saria banatu dute gaur, Ama Xantalen ermitaren aurrean. ESI Bidasoko langileei egin diete aitortza.
Zortzigarren urtez, Ama Xantalen ermitaren aurrean izan da Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak antolatutako Txapelaundi sari banaketa. Zuzendaritza batzordeak herritar bati saria ematea “salbuespen gisa” uko egin diola azaldu du Susperregik. Horregatik, iaz, Ama Xantalen adineko egoitzeko langileei egin zieten aitortza, aurten, ESI Bidasoko langileen lana saritu dute.
2020. urtea bezala, aurtengoa, pandemiak markatutako urtea dela esanez hasi du ekitaldia Koldo Susperregi, auzo elkarteko zuzendariak: “Hori guztia oso luze egiten ari da, eta, Auzo Elkartea garen aldetik, jendearen nekearen lekuko izaten ari gara”.
ESI Bidasoko zuzendari eta ordezkari den Jose Manel Ladron hitz egin du ondoren, “poztasun handiarekin” jaso dutela saria adierazi du: “Ez dago bizilagunen aitorpena baino deus hoberik” nabarmendu du ordezkariak. Azkenik, Babes zibilari eskerrak eman dizkio.