Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Asteburuan, hiru bandera jokatuko dira Hondarribian

Eusko Label eta KAE 2 ligetako puntuak jokatuko dira asteburuan Bidasoko uretan. Euskotren liga amaitu egin denez, igandean, lagunarteko bandera jokatuko dute Ama Guadalupekoa ontziko neskek.

Larunbatean eta igandean izango dira hiru estropadak.
Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia
2021/08/18

Asteburu honetan estropadak izango dira Hondarribian eta hiru bandera jokatuko dira. Aurkezpena egin dute gaur, Hondarribia futbol elkartearen Hondartza zelaian, klubaren 50. urteurrenagatik. Bertan izan dira, Txomin Sagarzazu alkatea, Jose Luis Silanes Kirol zinegotzia eta Joxemi Elduaien Hondarribiko Arraun Elkarteko presidentea.

Lehenik, larunbatean, 12:00etan, KAE 2 ligako arraunlariak arituko dira lehian, Hondarribiko arrantzaleen kofradiako XV. bandera eskuratzeko. Hondarribia B-k denboraldi oso polita egin duela esan du Elduaienek, eta, uste du, larunbatean “estropada polita” egingo dutela. 

Euskotren Liga joan den asteburuan amaitu zen arren, igandean, 11:40etik aurrera, lagunarteko XIII. Txingudiko bandera-Ondoan sari nagusia izango da. Hondarribiko neskak azken postuan sailkatu dira ligan, eta play-offetan jokatu beharko dute irailean: “Orain liga alde batera utziko dugu eta gero Kontxan zentratuko gara. Azkenik, play-offetan dena emango dugu” adierazi du arraun elkarteko zuzendariak. 

Eusko Label ligak aurrera darrai, eta, igandean, 12:15ean hasita, Hondarribiko XXXIV bandera jokatuko da. Ama Guadalupekoa ontziak aurreko asteburuan Zarautzeko ikurrina irabazi zuen eta etxean jokatzeko “ilusioz” daudela adierazi du Elduaienek. Izan ere, sailkapen nagusian bigarren daude hondarribiarrak, eta Zarautzen abantaila atera zioten lehen postuan dagoen Santurtziri. 

Bost urte daramatza Hondarribiak etxean ikurrina irabazi gabe eta “arantza” bat badutela onartu du arraun elkarteko zuzendariak: “Ea gauzak ongi egiten ditugun, ea lortzen dugun. Zortea ere beharko dugu”.

Koronabirusaren hedapena prebenitzeko neurriak hartu behar izan ditu udalak, eta hondartzako eta arrantza portuko kaiak itxita egongo dira. Hondartza, aldiz, irekita egongo da eta alkateak herritarrei eskatu die, urte eta erdian egin den ahaleginean, beste pauso bat ematea. 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.