[Galeria] IHSren azken agurra Coulibalyri
Irungo Harrera Sareak omenaldia egin zuen atzo, Bidasoa ibaiaren ertzean, aurreko igandean zendu zen Coulibalyren omenez.
Atzo Irungo Harrera Sareak (IHS) adierazi zuen bezala, azken agurra egin zioten atzo sareko kideek eta hainbat herritarrek, aurreko igandean Bidasoa ibaian zendutako Abdoulaye Coulibalyri.
Larrosa bana bota zuten Bidasoa ibaira gerturatutakoek, eta, bitartean, Onki Xin taldearen ‘Hegalak salgai’ abestia entzun zitekeen.