Lau egunetan birsortzea hazi egin da eta tasek beheraka jarraitzen dute
Asteburuan 0,60 azpitik zegoen birsortzea baina lau egunetan, batez ere Irunen, goraka joan da. Tasek, aldiz, beherako joera mantendu dute.
Asteburuko joera mantendu da azken lau egunetan (abuztuaren 9tik 12ra) eta intzidentzia tasek behera egin dute Irun eta Hondarribian. Hala ere, eremu gorrian jarraitzen dute.
Guztira 122 kutsatu egon dira bi herrietan, 104 Irunen eta 18 Hondarribian, aurreko astean epe berean (abuztuaren 2tik 5era) izan zirenak baino 11 kutsatu gehiago, alegia. Gainera, birsortzea hazi egin da, Irunen 0,74koa da (asteburuan 0,66koa zen) eta Hondarribian 0,63koa da, (0,62koa zen asteburuan).
Egoera epidemiologikoa zenbakietan:
Irun. Tasa: 508 (Joan den asteko ostegunean, 687koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 33-27-24-20
Hondarribia. Tasa: 453 (Joan den asteko ostegunean, 724koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 5-4-2-7