Ez da hiriko bandera eramateko ekitaldi publikorik egingo
Abuztuaren 15ean urtero hiriko bandera Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mari parrokiara eramaten da, baina pandemiaren ondorioz, aurten ez da ekitaldi publikorik egingo.

Pandemiaren eraginez, igandean, ez da hiriko bandera udaletxetik Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mari parrokiara eramango. Iaz bezala, ekitaldi publikorik gabe ospatuko da, beraz, parrokiaren zaindariaren eguna.
Hala ere, udal korporazioa igandeko mezan egongo dela adierazi du udalak, eta azaldu dute, ekitaldirik egin gabe, bandera eliza nagusiko presbiteriora eramango dela.