Gizon bat erreskatatu dute Jaizkibel mendian
Ondoeza sentitu zuela-eta 48 urteko gizon bat helikopteroan erreskatatu zuten atzo arratsaldean larrialdi zerbitzuek.
Larrialdi zerbitzuek 48 urteko gizon bat erreskatatu zuten atzo arratsaldeko lehen orduan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 14:00ak aldera pertsona batek Sos Deiak-era deitu zuen ondoez zegoen gizon baten inguruan abisua emateko. Ertzaintza helikopteroan gerturatu zen gizonarengana, erreskatatu eta Garberako suhiltzaile parkera eraman zuten larrialdi zerbitzuko kideek. Donostia Ospitalera lekualdatu zuten ondoren artatua izan zedin. Ertzaintzak ez du zehaztu Jaizkibelgo zein lekutan gauzatu zuten erreskatea.