Summer Marketek "pozik egoteko moduko zifrak" lortu ditu udalak dioenez
Summer Marketen lehen balorazio "oso positiboa" egin du Maria Serrano merkataritza zinegotziak. Merkatariek ere balantze "ona" egin duela iragarri du.
Joan den asteburuan izan zen Summer Market eta Maria Serrano merkataritza eta turismo zinegotziak balorazio “oso positiboa” egin du. Aipatu du, euririk egin ez izana “oso faktore garrantzitsua” izan zela. Merkatuan parte hartu zuten merkatarien lehen balorazioa “ona” izan dela ere adierazi du zinegotziak.
Datuei erreparatuz, Serranok jakinarazi du, 15 postu jarri zirela, 5452 bisitari egon zirela eta umeentzako tailerretan 66 haurrek parte hartu zutela. Erosketaren bat egin zutenen artean, zozketa bat egongo zela aurreratu zuen zinegotziak, eta guztira, 845 pertsonek hartu zuten parte. Bonuetan 1600 euro banatu direla ere zehaztu du.
Bigarren balorazio bat egiteko asmoz, merkatariei inkesta bat egingo die udalak.