Asteburuan hasi zen beherako joera mantendu da azken lau egunetan
Intzidentzia tasa 1.000tik behera jaisten jarraitu du Irunen eta Hondarribian. Positibo kopurua ere jaitsi egin da aurreko asteko datuekin alderatuz.
Beherako joera hartu dute positibo kasuek eta intzidentzia tasak bi herrietan. Astelehenetik ostegunera (atzora), Irunen eta Hondarribian COVID-19agatik izandako kutsatuak 109 izan dira guztira, 77 Irunen eta 32 Hondarribian. Joan den asteko epe berberean (uztailaren 26tik 30era) bildutako positiboen kopurua 187koa izan zen.
Kasuen beherakadak eragina izan du intzidentzia tasan: Irun eta Hondarribia 1.000ko tasatik behera daude.
Jarraian, bi herrien egoera epidemiologikoa, zifretan:
- Irun. Tasa: 687 (joan den asteko ostegunean 1.009koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 23-22-21-11.
- Hondarribia. Tasa: 724 (joan den asteko ostegunean 1.042koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 5-8-13-6.

