[Zuzenketa] Errei bat moztuko dute Irun eta Oiartzun artean asteburuan
Zorua birgaitzeko lanak egingo dituzte GI-2134 errepidean Katea eta Arragua artean; bihar goizeko 06:00etatik etziko 20:00ak arte iraungo du errei mozketak.
Irun eta Oiartzun artean dagoen GI-2134 errepideko errei bat itxita egongo da asteburuan. Zehazki, Arragua auzoa eta Katea-Landetxan kokatutako Bidasoko suhiltzaile etxearen arteko asfaltoa berrituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eskualde mailako errepideetako zorua birgaitzeko lanen barruan kokatu du Diputazioak esku hartzea. Trafiko mozketa bihar (hilak 7) goizeko 06:00etatik etzi arratsaldeko 20:00ak arte luzatuko da. Eguraldiaren menpe egongo direla lanak erantsi dute aldundiko arduradunek.