Minbiziaren aurkako zerbitzuak arreta bikoitza eskaini zuen iaz
Bulego bat dauka minbiziaren aurkako elkarteak Irunen eta Gizarte Ongizateko zinegotziarekin bildu dira iazko balantzea egiteko.
David Nuño, Gizarte Ongizateko zinegotzia, Espainiako minbiziaren aurkako elkartearen (AECC) Irun eta Hondarribiko ordezkariarekin, bildu da gaur, Oihana Palacinekin hain zuzen ere.
Udaletxeak elkarteari utzitako bulegoan izan da bilera eta bertan lan egiten duten bi psikologoak ere bilkuran izan dira. Elkartearen eta Irun eta Hondarribiko ordezkaritzaren arteko komunikazio kanalak nabarmendu nahi izan ditu Nuñok.
Aurreko urtean zerbitzuak arreta bikoitza eman zuela adierazi dute bi arduradunek “11.400 baino gehiago” zehaztu dute. Nuñok gaineratu du COVID-19ak dena estaltzen duela dirudien arren, badirela “oso presente “dauden beste errealitate batzuk, hala nola minbizia. Gaixoen eta haien senideek laguntza beharrean jarraitzen dutela oroitarazi du eta horregatik, AECCren lana ezinbestekoa dela dio zinegotziak.
Bi ardatz nagusi ditu bi herrietan AECCk, bata gaixoei eta haren senideei laguntza eta konpainia eskaintzea eta bestea, ikerketa proiektuak finantzatzea. Iaz, Irun eta Hondarribian, ikerketarako 400.000 euro bildu zirela jakinarazi du elkarteak.
AECCren doako informazio telefonoa 900 100 036 egun osoz eta urte osoan eskuragarri dagoela oroitarazi dute.