Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Iazko jarduera sozioekonomikoaz hitz egin du Bidasoa bizirik agentziak

Langabezia tasa %11,8koa zen 2020. urtea amaitu zenean, 2019. urtean baino %9,9 gehiago. Urte osoko datuak irakurri daitezke memorian.

Jardueren memoria eta iazko datu sozioekonomikoak eman dituzte Miguel Angel Paez presidenteak eta Maria Serrano presidenteordeak.
Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia,Irun
2021/08/04

Jardueren memoriaren eta Irun eta Hondarribiko datu sozioekonomikoen 2020.urteko txostena aurkeztu du Bidasoa bizirikek. Laster publikatuko dute agentziak daukan orrialdean. Balorazioan aipatu dute, garapen agentziak aurreikusita zituen proiektu gehienak jarri zituztela martxan eta jarduera ez zela gelditu.

Maria Serrano Bidasoa bizirik agentziaren presidenteordea eta Miguel Angel Paez presidentea egon dira datuak eta aurten martxan egon diren jardueren berri ematen. Serranok aipagarriak direla dio “enpresetan egindako berrikuntza ez-teknologikorako proiektuak, pertsona ekintzaileentzako beken programa finkatzea edo ekonomia zirkularreko ekimenak sustatzea”.

Paezek, aldiz, ekimen asko on line egin izana nabarmendu nahi izan du, agentzia gelditu ez izana: “enpresa, negozio eta autonomoei deiak eginez eta etengabe sortzen ari zen informazioa modu ordenatuan emanez” aritu ziren eta.

Lana sustatzeari buruzko datuak

Bidasoa bizirik agentziak emandako datuen arabera, iaz, ekintzailetza sailak 816 pertsona lagundu zituen, 80 bideragarritasun plan egin ziren, 447 pertsonek ekintzailetzarako prestakuntza jaso zuten eta ia 600 pertsonek hartu zuten parte ekintzailetza ekintzetan.

Enpresa sailari dagokionez, 117 enpresarekin egin zuten lan “hobekuntza lehiakorreko eta eraldaketa digitaleko” prozesuetan. El Espazion lan prestakuntzari buruzko 1.864 kontsulta erantzun ziren, 693 pertsonei lana bilatzen saiatu ziren eta 103 lan eskaintza kudeatu zituen zerbitzuak. Bestalde, prestakuntzari begira, orotara, 28 prestakuntza saio eta tailer egin zituzten eta 190 pertsonek hartu zuten parte.

Datu sozioekonomikoak

Biztanleria aktiboa 37.114 pertsonakoa zen iaz eta 4.374 langabe zeuden, abenduaren 31ean Lanbiden izena emandako langabezia biztanleria erreparatuz. Datu hauek diote, langabezia %9,9 hazi zela 2019. urtearekin alderatuz eta urte amaieran %11,8ko langabezia tasa zegoela Irunen eta Hondarribian.

Azaldu dute, zerbitzuen sektorea izan zela langabezia gehien jasan zuena, langabeziaren %72 hain zuzen ere. Halaber, kontratu kopuruak %28 behera egin zuen, guztira 19.167 formalizatutako kontratu egin ziren. Zerbitzuen sektorean establezimendu guztien %78ri eragin zien jaitsiera honek.

Hirugarren sektoreak “pisurik handiena” duela dio memoriak, 4.954 establezimendu zeuden eta 21.102 lanpostu sortzen zituzten. Txikizkako merkataritza da gailendu zena hirugarren sektorean, zehazki, 943 establezimendurekin, %84 Irunen eta %16 Hondarribian. Jarraian, lehen sektoreak sortzen du jarduera gehien, industrian 377 establezimendu daude 4.091 pertsonei lana ematen dienak eta eraikuntzak 1.500 pertsona ditu aktibo.

Turismoak jasan zuen beherakada agerikoa da datuetan, hotel okupazioa %39koa izan zen, pandemia aurretiko urtean %70koa izan zenean. Donostiako aireportuan bidaiari kopurua %65 jaitsi zen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.