Baldintzapean aske geratu da Urko Labeaga euskal presoa
Etxerat elkarteak ezagutarazi du albistea gaur goizean; 23 urtez preso egon ondoren askatasuna berreskuratu du Hondarribian egokitutako sopeloztarrak.
Urko Labeaga euskal presoa baldintzapean aske geratu da, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Hondarribian egokitutako sopeloztarrak 50 urte ditu eta 23 urte egin ditu espetxean. Nahiz eta 2017tik kondenaren hiru laurdenak beteta izan, iazko irailean jaso zuen Labeagak hirugarren gradua. Asturiasko Villabona espetxean eman ditu azken urteak.
Labeagaz gain, Idoia Martinez Arrigorriagako (Bizkaia) presoak baldintzapeko askatasuna jaso duela zabaldu du, halaber, Etxeratek.