Prebentzio komunitarioan parte hartu duten boluntarioei eskerrak eman dizkie udalak
Aurrez aurre eskerrak ematearen garrantzia nabarmendu du Txomin Sagarzazu alkateak.
Prebentzio komunitarioak antolatutako ekimenetan parte hartu hartu duten gazteei “esker ona” adierazi die udalak aitortza diploma bana banatuz. Guztira, 25 gazte izan dira udal zerbitzuak antolatutako ekimenetan laguntzen aritu diren boluntarioak.
Maria Serrano gazteria zinegotziak esan du, egin duten lanaren garrantzia nabarmendu nahi izan dutela gaurko harrerarekin: “Gizartean ez gara bakarrik bizi eta komunitateari laguntzeak dauzkan onurak handiak direla gogorarazi diegu”. Halaber, Txomin Sagarzazu alkateak uste du, egindako lanari aurrez aurre aitortza egitea oso garrantzitsua dela, eta egin dutenaren berri aditzera ematearen beharra ere nabarmendu du alkateak.