'Denboraren haria' erakusteko bisita gidatua antolatu du Ainara Oskozek
Bi egunetan izango dira bisita gidatuak, nahiz eta hilaren 29ra arte ikusi ahal izango den erakusketa.
Denboraren haria Ainara Oskozen erakusketa dago ikusgai Mentxu Gal aretoan eta “artistaren hari pertsonalari dagozkion objektuekin sortutako lanak daude” bertan, Irungo Udaleko arduradunek azaldu dutenez. Bi bisita gidatu antolatu ditu sortzaileak, eta bere hitzekin proiektuaren nondik norakoak eta hausnarketak partekatuko ditu. Larunbatean, abuztuaren 7an izango da lehena, eta abuztuaren 21ean, bigarrena, biak 19:00etan.
Izena eman behar da joan ahal izateko, helbide honetara mezu bat idatziz edota 943 50 54 08/07 telefonoetara deituz. Hamar pertsonako taldeak osatuko dituzte eskaeren hurrenkeraren arabera.
Bisita gidaturik gabe erakusketa ikusteko aukera abuztuaren 29ra arte dago, asteazkenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.