Dominen lehian parte hartuko du Julen Aginagaldek
Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzen ari da irundarra Espainiako selekzioarekin batera; finalerdietarako txartela lortu dute Suediari irabazi ondoren.
Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzen ari den Julen Aginagalde irundarra dominen lehian sartu da Suedia garaitzea lortu ondotik. Espainiako selekzioarekin ari da Tokio 2020n Aginagalde, eta 33-34 markagailuari esker lortu dute finalerdietan sartzea. Munduko txapeldun titulua duen Danimarkako selekzioaren aurka lehiatuko dira ostegunean.