Oraindik izena eman daiteke Erromaren aztarnari buruzko udako ikastaroan
EHUko Udako Ikastaroen baitan Erromak egungo gizartean utzitako ondarea aztergai izango dute Oiasso Erromatar Museoan eta Gordailuan irailaren 2an eta 3an.
Erromatar Inperioak utzitako ondarea ezagutzea du helburu ‘Behinola, Erroma izan ginen’ EHUko Udako Ikastaroak. Irungo Udalak azaldu duenez, gizarte garaikidean gehien agertzen diren eta eraginik handiena duten adierazpideak identifikatzen lagundu nahi du jardunaldiak.
Erromatar munduan espezializatutako historialari eta arkeologoak egongo dira bertan eta inperioak gaur egungo gizartean utzi duen arrastoaz ariko dira eztabaidan. Hala nola parte hartuko dute, Javier Arcek, Mertxe Urteagak, Elena Torregarayk, Antonio Duplak, Alfonso Alvarez-Ossoriok, Santiago Castellanosek, Jesus Barbak eta Elena Ruizek.
Bestalde, Jacinto Anton historia eta arkeologia gaietan espezializatutako kazetariak hitzaldia eskainiko du, Magi Seritgol kultur kudeatzailea eta Tarraco Viva erromatar jaialdiko zuzendariarekin batera.
Orotara bi egun iraungo dituzte jardunaldiek: irailaren 2tik 3ra. Goizeko txandako eztabaidak Gordailuan izango dira, arratsaldeko hitzaldiak, aldiz, Oiasso museoan. Oraindik tokia dago udako ikastaroan izena emateko.