Aurtengo Txapelaundi Elkartearen saria Luis de Uranzu kultur taldearentzat
Hirugarren aldiz banatuko dute Txapelaundi saria.
Bidasoko Txapelaundi elkarteak “Bidasoko kultura zabaltzen eta ikertzen” ari direnei zuzendutako hirugarren saria nori eman erabaki du. Sariduna, beraz, Luis de Uranzu kultur taldea izango da aurten, nahiz eta oraindik zein egunetan banatuko den ez dakiten: “Saria iraila amaieran ematea espero dugu”.
Duela bi urte lehen aldiz saria banatu zutenean, Martiko enpresari eman zioten, eta, iaz, Hendaiako Zarpai banda izan zen eskertua 50 urte bete zituztelako.