Tokioko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da Teresa Errandonea
100 metro hesietako finalerdietarako txartelik gabe geratu da Errandonea seigarren sailkatu ondoren; irailera arte atseden hartuko duela ezagutarazi du.
Tokioko Olinpiar Jokoak utzi ditu Teresa Errandoneak. Larunbatean lehiatu zen atleta irundarra 100 metro hesietako modalitatean. 13,15 marka eginda seigarren sailkatu eta beraz, ez zuen finalerdietan lehiatzeko txartelik eskuratu. BERRIAk plazaratu duenez, hasiera ona egin arren, indarra galduz joan zen erditik aurrera: «Gero ikusiko dut lasterketa. Baina lehen hiru hesien ostean ez dut ondo korritu. Ondo hasi naiz, baina ez dut errematatzen jakin. Arantza hori geratzen zait». Irailera arte atseden hartuko duela jakinarazi du.