Asteazkenean ez da azokarik egongo Zumardian
San Martzial eguna dela-eta ekoizleek ez dutela azokarik egingo jakinarazi du udalak.
Hondarribiko udalak jakinarazi duenez, ekoizleek ez dute baserriko produktuen azokarik egingo asteazkenean, Zumardian. San Martzial eguna dela-eta hartu dute erabakia saltzaileek.