Azkoitia Hiria xake txapelketa irabazi du Marlaxkak
Hamahiru talderen arteko lehian gailendu zen Hondarribiko kluba; Santikutzek eta Anaitasuna A-k bete zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren.

Azkoitia Hiria xake txapelketan gailendu da Marlaxka.
XXXIX. Azkoitia Hiria xake txapelketan gailendu zen atzo Hondarribia Marlaxka Xake Kluba. Santikutz Legazpi Xake Kirol Elkarteak eta Anaitasuna A Kakute Xake Taldeak eskuratu zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren. Denera, hamahiru talderen arteko lehia izan zen.