Merkataritzan enplegu suntsiketaren kontra, eta hitzarmen duinen alde
ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dute gaurko merkataritzan eta saltoki handietan. Txingudin informazio piketeekin jardun dute.
ELA eta LAB sindikatuek merkataritzan eta saltoki handietan grebarako deialdia egin dute gaurko (ostirala), hain zuzen, udako merkealdia hasten den egunerako. Sektore horretan izaten ari den enpleguen suntsiketaren kontra, eta hitzarmen duinen aldeko aldarria egin dute, digitalizazioa gaitzetsiz.
Sindikalistek, esaterako, Txingudi merkataritza gunean informazio piketea egin dute. Bertakoa da irudia.