Euskadiko Ikasleen Orkestran bakarlari gisa arituko da Maitena Paillet biolin jotzailea
Hurrengo urtean Pailletek Bruselako Royal Kontserbatorioan ikasiko duela ere aurreratu du Irungo Udal Kontserbatorioak.
Aipamen ugari lortutakoa da Maitena Paillet biolin jotzailea, eta orain Euskadiko Ikasleen Orkestran bakarlari gisa arituko da irundarra. “Oso emaitza onak” lortu dituela uste du Irungo Udal Kontserbatorioak.
Datorren ikasturtean Bruselako Royal Kontserbatorioan ikasiko duela ere aurreratu dute musika eskolatik “Europako biolin-irakasle ospetsuenetako bat” izango duela irakasle azaldu dute.
Zoriondu egin du bere lorpen eta emaitzengatik Santi Jimenez Irungo Udal Kontserbatorioko zuzendariak “harro egon gaitezke zentro honetan, berriro ere zorionekoak baikara bertako ikasleen arrakastengatik” adierazi du. Izan ere, beste ikasle batzuek ere, EIO eta EIO Txikin parte hartuko dutela eman dute jakitera.