Ekaineko ohiko osoko bilkura aurrez aurrekoa izango da
Urtebete pasatxoren ondoren, zinegotzi guztiak pleno aretoan elkartuko dira, gaur, 09:30ean hasita.
Gaur, ekaineko ohiko osoko bilkura egingo dute Irunen, eta gaurko udalbatzarrak ekarriko duen berritasunetako bat presentziala izango dela da. Telematikoki egin dituzte plenoak, 2020eko martxotik.
Udalbatzarrak, hasiera batean, ez du puntu gatazkatsurik izango. Udalbatzarraren ondoren, ekainaren 28ko LGTBI Harrotasunaren Eguna dela eta, adierazpen instituzionala irakurriko dute udaletxeko arkupeetan.
Gai ordena
1.- 2021eko maiatzaren 28an egindako bileraren akta onartzea.
2.- Alkatearen, Ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakien berri ematea. Dación de cuenta de Resoluciones de Alcaldía, Delegados y Junta de Gobierno Local.
3.- Alkatetzaren 2021eko ekainaren 4ko 534 zenbakiko Ebazpenaren berri ematea, zeinaren bidez ezetsi egiten den TAO zerbitzuaren emakida duen enpresak Alkatetzaren 2021eko apirilaren 6ko 279 zenbakiko Ebazpenaren kontra jarritako berraztertze errekurtsoa.
4.-Udalaren erabilera edo interes bereziko deklaratzea Araba kaleko 7 zenbakian dagoen lur-zatian, (Hiframasa zaharra) lehendik zeuden eraikinak eraisteko eta bi nabe eraikitzeko obrak (Esp.: 2021LEDF0004) Bidasoa Oarsoko Industrialdea S.A. entitateak hala eskatuta.
5.-Prezio publikoen ezarpena: Prezio publikoak aire zabaleko espazio perimetratuetan ikuskizunagatik.
6.-Lapuriturri – Mandobide mendia herri-onurako menditzat jotzeko eta Gipuzkoako Erabilera Publikoko Mendien Katalogoan inskribatzeko asmoari buruzko adostasuna. Udal-finkaren kalifikazio juridikoaren hasierako aldaketa onestea.
7.-Kreditu aldaketari buruzko 6. Espedientea onartzea, 2021eko Aurrekontu Orokorraren barnean, kreditu gehigarriaren modalitatean.
8.-Bidasoa Bizirik Garapen Agentziaren aldeko diru-laguntza ematea nominatiboa aitortzea, “Bidasoa Talentu eta Gastronomina”proiektua aldi baterako finantzaketa gauzatzeko.
9. Galderak eta eskariak.