Binakako Txapelketa uztailaren 1ean Uranzun
Elezkano-Zabaleta bikotea nor baino nor arituko da Olaizola ll-Albisuren aurka.
Bi partidaz gozatzeko aukera egongo dela azaldu du Borja Olazabal Kiroletako ordezkariak: Elordi-Erostarbe Arteaga- Larunberen aurka, eta ondoren, Elezkano-Zabaleta Olaizola ll-Albisuren kontra.
Uztailaren 1ean jokatuko dira biak ala biak Uranzu frontoian arratsaldeko 18:00etatik aurrera. “Ez da edonolako jaialdi bat” uste du Olazabalek, eta esan du jaiak ospatuko ez diren arren, pilotazaleei harmailetara itzultzeko aukera eskaini nahi diotela.
Sarrerak 25 eta 30 euro artean erosi ahalko dira eta eserlekuaren arabera balioko dute. Ekainaren 28tik aurrera daude eskuragarri.