Adierazpen instituzional bateratua egin dute udal taldeek LGTBIQ+ harrotasunaren egunean
LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak bermatzeko asko egiteke dagoela uste dute udal taldeek.
Kolektibo hauen alde lortu diren aurrerapen guztiak ospatzen dituztela esanez hasi dute LGTBIQ+ harrotasunaren eguneko adierazpen instituzional bateratua udal talde guztiek. Nahiz eta, “beren eskubideez gozatzeko eta eskubide horiek bermatzeko sistemak” hobetzeko daudela uste duten. Udalak LGTBIQ+ pertsonen eskubideekin “urteko egun guztietan” duen konpromisoa berretsi nahi izan du.
Beraien ustez, oinarrizko berdintasun eskubideak bermatzeko “behar beharrezkoak” dira nazioarteko lankidetza, Europar Batasunaren eta nazioarteko beste erakundeen arteko inplikazioa. Haien eskubideak bermatzeko eta LGTBIQ+fobia desagertzeko “Mekanismo eraginkorrak ezarri” behar direla du iritzi udalak.
Pandemia egoerak LGTBIQ+ kolektiboaren indarkeria eta diskriminazioa “larriki kaltetu” duela uste dute udal taldeek, eta jasan dituzten ondorioei erantzuteko ahalegina egin behar dela esan dute.
Kolektiboari bere konpromisoak eta babesa erakusten amaitu du adierazpen instituzionala udalak.