Preso eta errefuxiatuen alde bilduko dira Moskun ostiralean
Data bereziak izaki, Zabaltza plazan beharrean Urdanibia plaza inguruan adieraziko dute elkartasuna.
Ostiral honetan, hilak 25, arratsaldeko 20:00etan preso eta errefuxiatuen aldeko elkarretaratzea egingo dute, hileko azken ostiralero lez.
San Juan suarekin hasi ohi ziren Irungo jaiak, baina aurten bigarren urtez ez dira ospatuko. Hala ere, garai bereziak direla adierazi dute preso eta errefuxiatuta daudenen senideek, eta horregatik Moskun egingo dute elkarretaratzea Zabaltza plazan beharrean.
Elkartasuna adierazteko gonbita egin diote senideek herritar guztiei.