Norabide aldaketak egin dituzte goizean luizia izan den inguruko errepideetan
Artaleku kalea itxita dago etxebizitza lanak egiten ari den enpresak soluzio bat bilatu arte.
Arratsaldeko lehen ordurako aurreikusi dute lehengoratzea ura inguruko etxebizitzetan. Artaleku eta Anbulatorioan jada konpondu du arazoa Txingudi Zerbitzuakek.
Arazoa konpondu bitartean, ezingo da Artaleku kaletik eta Kale Nagusitik pasa. Aldapeta kaletik desbideratu dituzte Karrika Nagusitik datozen autoak, ur hornikuntza guztia konpondu arte. Bertatik, Colon Pasealekura eta Luis Marianotik pasatuz Gipuzkoa Hiribidearen bi aldeetara joan ahalko da.
Olazabal eta Ramery inguruko egoiliarrek Pikoketa karrikaren eta Karrika Nagusiaren arteko bidegurutzetik sartu beharko dutela azaldu du udalak, eta kiroldegitik ateratzen direnek Aldapeta karrikarantz beheraka joan beharko dute, egungo norabidearen kontrako noranzkoan.