Klara Olazabalek C1 modalitateko Munduko Kopako finalera joatea irabazi du
Eslovenian izango den Munduko Kopako txapelketan parte hartuko du Klara Olazabalek. Ander Elosegik eta Joan Crespok ez dute finalerako txartela lortu.

Pasa den asteburuan Alemaniako Markkleeberg hirian, Eslalomeko Munduko Kopako bigarren proban lehiatu zuten Klara Olazabal, Ander Elosegi eta Joan Crespok. Hiruak Santiagotarrak Zaisa taldeko piraguistak dira.
Olazabalek C1 modalitateko finalean lehiatzeko txartela lortu zuen, eta bosgarren postuan geratu zen Munduko Kopan. Elosegik eta Crespok sailkapen probak gainditu zituzten, eta finalerdietan sartu ziren. Baina klubak adierazi duenez, ez zuten Munduko Kopako finalerako txartela lortu. Crespo hamahirugarrena geratu zen, eta Elosegi hogeigarrena.
Duela bi asteburu ere lehian aritu ziren hiruak Eslalomeko Munduko Kopako lehenengo proban Pragan, Txekiako Errepublikan. Olazabalek Markkleebergen jokatzeko aukera irabazteaz gain, hamabigarren postuan geratzea lortu zuen. Elosegik eta Crespok ez zuten finalerdietarako sailkatzea lortu.
Elosegirentzat joan den asteburuan egin zuen txapelketa, Tokioko Olinpiar Jokoetara joan baino lehenagoko azkena izan da. Olazabalek, aldiz, Esloveniako Tahcen herrian jokatu den mundu mailako 23 urte azpikoen C1 modalitateko txapelketan hartuko du parte.