Luizi batengatik, anbulatorioa eta Artaleku urik gabe 16:00ak arte
Artaleku kaleko lur-jausiagatik Irungo erdialdeko hainbat zonaldetan uraren hornidura eten egin da. Txinzerrek 16:00etarako iragarri du zerbitzuaren itzulera.
Luizia izan da Irungo Artaleku kalean, oraindik ezagunak ez diren arrazoiengatik. Horregatik, kale horretako hoditeria kaltetua izan da, eta erdialdeko anbulatorioan, Artaleku kiroldegian nahiz inguruko etxebizitzek ez dute urik.
Txingudiko Zerbitzuak erakundeko kideak kalteak konpontzeko lanean hasi dira jada. Iragarri dutenez, gehien jota 16:00ak aldera konponduta izango dituzte lur-jausiak eragindako matxurak, uraren banaketari dagozkionak bederen.
⚠️ Abisua
— Txinzer (@txinzer) June 23, 2021
Arteleku kalean desprendimendu bat egon da eta ura moztu behar izan da hainbat hodi kaltetuak izan direlako. Horren ondorioz, anbulategia, polikiroldegia eta hainbat etxe urik gabe gelditu dira. pic.twitter.com/XoT4RH4wGN