'Donostia Rebelde' liburua aurkeztuko du Miguel Usabiaga idazleak liburutegian ostiralean
Ezker Anitza-IU eta FEC Euskadi elkarteak antolatu dute liburuaren aurkezpena Irungo liburutegian.
Ezker Anitza-IU Bidasoa eta FEC Euskadi Fundazioak Miguel Usabiagaren ‘Donostia Rebelde’ liburuaren aurkezpena antolatu dute ostiralerako, hilak 25, arratsaldeko 18:00etan.
Gerraosteko urteetan Francoren diktadurari aurre egin zion mugimendu gerrillari eta komunistari lotutako leku eta pertsonaiak aurkeztuko ditu Usabiagak hiriaren mapa berri bat marratuz.
Pertsonaien artean, Dolores Ibarruri, Juan Astigarrabia, Jesus Larrañaga, Leon Trotski, Tacho Amilibia, Marcelo Usabiaga, Clara Campoamor eta Agirre Lehendakaria agertzen dira, besteak beste antolatzaileek zerrendatu dutenaren arabera.
1931ko maiatzaren 27an gertatu zen ‘Ategorrietako sarraskia’ kontatuz hasten da liburua. Pasaiako itsasoko langile talde bat izan zen honen protagonista.