Kooperaziorako diru laguntzak eska daitezke dagoeneko
Uztailaren 22ra bitartean edukiko dute eskaera burutzeko aukera gobernuz kanpoko erakundeek eta esparru sozialeko eragileek.
Uztailaren 22ra arte eska ditzakete gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) eta esparru sozialeko eragileek Hondarribiko Udalak argitaratutako diru laguntzak. Guztira, 221.086 euroko diru-saila bideratuko da GKEentzat eta 30.000 eurokoa elkarteentzat. Datozen egunotan GKEekin eta eragileekin harremanetan jarriko direla zehaztu du Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzu eta Lankidetza zinegotziak.