"Behinola, Erroma izan ginen" udako ikastaroan izen emateko epea irekita dago
"Erromako zerk iraun du gaurdaino?" erantzuten saiatuko dira irailean egingo dituzten jardunaldietan.
Duela 15 urte hasi ziren Irunen EHUren udako ikastaroak eskaintzen. Aurten ere hala izango da, “Behinola, Erroma izan ginen” izeneko jardunaldiekin. Gordailuan eta Oiasso museoan eskainiko dira irailaren 2 eta 3an, eta Irungo Udalak eta Foru Aldundiak laguntza eman dute egin ahal izateko.
Erromatar Inperioaren garaiarekin zerikusia duten hainbat gai desberdin landu dira urteetan zehar, aurtengo proposamenak ikuspegi antropologikoa izango duela aurreratu dute udaletik.
Helburua “Erromatar Inperioak utzitako ondarearen zerk dirauen bizirik” identifikatzea izango dela azaldu dute antolatzaileek. Horretarako, Antzinako Erroman adituak direnak egongo dira bertan, hala nola, Javier Arce, Mertxe Urteaga, Elena Torregarai, Antonio Duplá, Alfonso Alvarez Ossorio, Santiago Castellanos, Jesus Barba eta Elena Ruiz, Erromatar Antzokiko Museoaren zuzendaria.
Hizlariak honako hauek izango dira: Jacinto Anton, historian eta arkeologian espezializatutako kazetaria, eta Magí Seritgol kultur kudeatzailea eta Tarraco Viva jaialdi erromatarraren zuzendaria. Gaztelaniaz eskainiko dituzte jardunaldiak.
Programaren webgunera joan behar da izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko.