Uda honetan kiroldegietan matrikulazioa doan gazteentzat
12 eta 22 urte bitarteko gazteek ez dute udako hiruhileko abonua ordaindu beharko.
Uztailetik irailera bitarte hiruhileko osorako alta doan egin dezakete 12 eta 22 urte bitarteko gazteek, hala adierazi du udaleko kirol arloak.
Artaleku eta Azken Portu kiroldegietarako balio du udako ohiko kanpaina honek, eta ekainaren 21tik uztailaren 31 arte egin daiteke matrikulazioa. Abonamendu hau erabiltzeko epea berriz, uztailaren 2an hasi eta irailaren 30an amaituko da.
Ikastaroetan ere prezio murriztuak izango dituzte udalaren arabera. Udako kanpaina honetan parte hartzen duenak, igerilekuak, fitness aretoak, squash kantxak, pilotalekuak eta trinketak ahalko ditu erabili.
Izena emateko udalaren webgunera jo behar da, eta Irun Txartela erabiliz bete beharko da eskaera orria.