Estitxu Ortolaizen eta Silvia Mendibilen dokumentalak proiektatuko dituzte liburutegian
Ortoilazen 'Hariya/Axalian' eta Mendibilen 'Otxoan' izango dira hilaren 23an proiektatuko dituzten ikus-entzunezko lanak.
Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak Silvia Mendibilen eta Estitxu Ortoilazen lanak proiektatuko ditu hilaren 23an, 19:00etan. Zehazki, lehenaren Otxoan eta bigarrenaren Hariya/Axalian izango dira emango dituzten ikus-entzunezkoak. Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa dela gogoratu dute.